XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3) Erlatibo bezala ere ager daiteke, eta batez ere erlatibotzat jo ditugun (ik. 305) denborazko perpausetan: (12) Hitzegingo dugu joan nadinean / noiz.

(13) Hemen izango nauzu, asper nadin arte / noiz arte.

Dena dela, badirudi subjuntiboa agertzen den perpaus hauetan guztietan, sakoneko egituran dagoen aditzaren laguntzaileak [+gert] izan behar duela.

Berez, tasun hau futuroari eta ahalezkoari zegokion baina, testuinguru gramatikalak eskatuta, zenbait kasutan ikusi dugu nola [+gert] tasun horri beste tasun bat gehiago erasten zaiola: [+subj].

Horregatik, testuinguruak eskatzen duelako subjuntiboa agertzea edo ez agertzea, ez dugu sartu subjuntibo hori zuzenean sakoneko egituran ahalezkoa eta besteak bezala.

Hain zuzen, ahalezkoa eta futuroa, adibidez, perpaus bakunean agertzen dira.

Subjuntiboa, berriz, nekez.

Era honetako perpausak oso gutxi erabiltzen dira, goi mailako hizkera batez mintzatu nahi ez badugu behintzat.

Normalki, orain arte eman ditugun perpausen ordez beste batzu, askoz sinpleagoak, erabili ohi ditugu.

Adibidez: (2) Hemendik alde egin dezagun agindu digu-ren ordez: (2.a) Hemendik alde egiteko agindu digu.

(14) Nik zu etor zaitezen nahi dut-en ordez: (14.a) Nik zu etortzea nahi dut.

(12) Hitzegingo dugu joan nadinean- en ordez: (12.a) Hitzegingo dugu joatean (edo joaten naizenean).

(15) Bost liburu eman dizkiot irakur ditzan-en ordez: (15.a) Bost liburu eman dizkiot irakurtzeko.

b) Zein da subjuntiboaren, bereiztasuna?.

Bi gauza dira subjuntiboa formalki indikatibotik bereizten dutenak: a) erroa.

Subjuntiboak indikatiboak erabiltzen dituen pertsona morfema berak erabiltzen ditu.

Baina erroa, sustraia, desberdina da.

Adibidez: erroa.